Monday, March 16, 2009

Marrazoen usain txarra


Amonio ioia (NH4+) da proteinen metabolismoaren azken hondarra. Animalia guztiek sortzen dute etengabe, eta oso molekula toxikoa denez, berehala iraitzi behar da; ezin dakioke utzi barne likidoetan pilatzen. Horretarako, baina, ur asko behar da, zeren iraitzi ahal izateko, ur bolumen handietan disolbatua egon behar baitu. Ur behar horiek nonbait apalagoak izan daitezen, amonioa bezain toxikoa ez den beste molekula bat bihurtzen dute animalia askok. Molekula hori ez da bakarra animalia guztietan: guk ugaztunok, esaterako, urea erabiltzen dugu; azido urikoa da intsektuek eta hegaztiek erabiltzen duten molekula; eta badira hain hedaturik ez dauden bestelako iraizketa-molekula nitrogenodunak. Molekula bakoitza iraitzia izateko ur bolumen desberdina behar denez, euren inguruneko ur gertutasunaren arabera erabiltzen dute animaliek bata edo bestea. Ura soberan duten animalia gehienek amonioa erabiltzen dute eta ur gutxien duten animaliek, azido urikoa erabiltzen dute. Erdian gaude urea erabiltzen dugun animaliok.
Baina itzul gaitezen harira. Kontua da animalia askok, ugaztunok barne, urea erabiltzen dugula hondar nitrogenodunak kanporatzeko. Hori ez da, ordea, urearen zeregin bakarra animalien artean, beste zeregin baterako erabiltzen baitute uretako animalien talde bateko kideek. Izan ere, arrain elasmobrankioek eta beste arrain talde txikiko kideek ere, odolean gordetzen dute urea, kontzentrazio garaietan gainera. Berezi samarrak dira arrain horiek, eta itsastarrak gehienak. Nahiz horietako zenbait ugari samarrak diren, arrain talde nagusia den teleosteoen taldea baino askoz ere espezie gutxiago du elasmobrankioenak. Esan bezala, ugariak dira horietako zenbait, eta aski ezagunak gainera: marrazoak, mailu-arrainak, eta manta-arraiak, besteak beste, elasmobrankioak dira. Zelakantoa[1] eta kimerak dira besteak, talde txikikoak direnak. Bada, arrain horiek guztiek urea gordetzen dute euren odolean.
Baina, zertarako gordetzen dute? Zein da urea horrek betetzen duen zeregina? Bada, eragile osmotikoa da urea animalia horien odolean. Elasmobrankio itsastar, kimera eta zelakantoaren[2] odolaren kontzentrazio osmotikoa orekan dago itsasoko urarenarekin. Orekan dago, bai, baina oreka hori ez dagokio gatz ezorganikoen ekarpenari, urearenari baizik. Izan ere, urea da oreka hori ahalbidetzen duen solutua. Hau da, odolean duten gatz ezorganikoen kontzentrazioa itsasoarena baino askoz apalagoa da, baina ureari esker berdinak edo oso antzekoak dira bi kontzentrazioak, kanpokoa, itsasoarena, eta barnekoa, odolarena. Eta era horretara ekiditen zaio bestela ura kanporatzeko egongo litzatekeen joerari. Urea gabe, barne kontzentrazioa askoz apalagoa izango litzateke, eta horrek ura bultzatuko luke gorputzetik irtetera. Urearen garrantziaren ideia egokia edukitzeko horra honako zehaztapena: marrazoen odolaren kontzentrazio osmotikoaren %30-%40 ureari dagokio. Ez harritu, beraz, marrazoak eta antzekoak saltzen diren arrantza portuetako lonjetan usain txarra baldin badago, azken batean urearen usaina berdina da gernuan eta marrazoen odolean.
Baina istorioa ez da hor amaitu. Hainbat elasmobrankio itsastar ibaietara sartzen baitira eta hainbat elasmobrankio ibaietan bizi baitira. Zer gertatzen da horien odolarekin? Marrazo zezena (Carcharhinus leucas) itsastarra da, baina ibaietara sartzeko ahalmena eta ohitura du; eta gauza bera egiten du txakur-arrainak (Squalus acanthus). Bada, bietan jaisten da odolaren urea kontzentrazioa ibaietara joaterakoan. Jaitsiera hori ez da nahikoa kanpo uraren kontzentrazio osmotikoarekin parekatzeko, baina bai bi medioen arteko gradiente osmotikoa handiegia ez izateko, eta horrela barneko ur edukia konstante mantendu ahal izateko. Kontuan hartu behar da ibaietara sartzerakoan, ur geza baino askoz ere kontzentratuago dagoela odola. Baldintza horien menpean, arrainek ezer egingo ez balute, ura sartuko litzaieke gorputzean lehertu arte. Horri ekiditeko eraenketa lana egin behar dute, baina lan hori errazago egin dezakete urearen kontzentrazioa jaisten baldin badute, eta horixe da egiten dutena.
Gutxi izan arren, badira ur gezetan bizi diren hainbat elasmobrankio. Horietako bat, Congoko manta-arraia (Dasyatis generoa) da eta beste bat Amazoniakoa (Potamotrygon generoa). Lehenaren odolaren urea kontzentrazioa oso apala da, manta-arrai itsastar baten ia erdia hain justu, eta bigarrenak ez du bat ere urearik, guztiz ezabatu baitu bere odolatik. Hortaz, ez dut uste Potamotrygon saltzen diren tokien usaina bereziki txarra denik.
[1] Crossopterygii taldeko kide bakarra dugu zelakantoa. Izan ere, Crossopterygii taldea iraungitzat hartua zegoen talde horren aztarnarik ez baita agertu azken 75 milioi urteetako fosiletan. Baina 1938an bizirik zegoen Latimeria zelakantoaren ale bat harrapatua izan zen Afrikako ekialde-hegoaldeko kostaldearen aurrean. Ale handia zen, 1’5 metrokoa eta 50 kg-ko pisua zuena, eta sona handia sortu zuen zientzia komunitatean. Geroztik hainbat ale harrapatu izan dira bizirik eta denbora luze mantendu ezin izan diren arren laborategian, oinarrizko hainbat datu ezagunak dira egun.
[2] Kimerak (edo arratoi arraina) eta zelakantoa itsastarrak dira, elasmobrankio gehienak bezala.

8 comments:

Unknown said...

Ez zure giltzurruna saldu nahi duzu? edo Are behera bilatuz aukera bat zure giltzurruna dirua saltzeko for you ondorioz finantza break eta ez dakizu zer egin, eta gero jarri harremanetan gurekin gaur eta kopuru ona eskaintzen dizu egingo dugu zure giltzurrunak da. Nire izena da (Elvis Whyte Doctor) Ni Gure ospitalean Phrenologist bat i espezializatutako Kidney Kirurgia eta, gainera, erosi eta giltzurrun trasplante aurre dugu bat dagokion emaile bizidun batekin.
Harremanetarako Email: doctorelviswhyte@gmail.com

Anonymous said...

wow naiz igo Maria Bolivia besterik ertain hau erabiltzeko medikua wayne eskertu nire giltzurruna erosi euren ospitalean i zen ordaindu $ 140.000 naiz bizi testigantza eskerrik me hartzeko finantza zorrak atera zion harremanetan posta elektroniko bidez doctorwaynecurl@outlook.com for Nahi zara larriak zure giltzurruna saldu bada

Anonymous said...


Nola nire giltzurrun bat saldu inork Bhavin Espezialista ospitale India eta dute i
ordaindutako me $ 140,000usd naiz Peru 41years hitz zaharretik Mrs Monica Lola
ez dira nahikoa, lehenik eta behin eskerrak nire lagun Juan nor aipatzen me
posta elektroniko bidez ospitalera: Doctorwaynecurl@outlook.com i zen
Erabat behera ekonomikoki hain irakatsi i jakintsua nire giltzurrun bat saltzeko
eta orain nago pozik arren i bazekien arriskua ez dut jasan balu egin i
larriki irakatsi i jakintsua besteen onerako direnek benetako baten bila
giltzurruna erosleak bisitatzeko www.bhavinspecialisthospital.com medikuek faltsuak asko delako
internet daude nor irentsiko bila eta ateratzeko dute gogor irabazteko
dirua finantza zailtasun pobreak diren arren. jarraituko bedeinkatuko Mrs Monica Lola

Unknown said...

Giltzurruna erosi edo giltzurruna saldu nahi duzu? Zure giltzurruna dirua saltzeko aukeraren bila ari zara finantza matxuragatik eta ez dakizu zer egin, orduan jarri gurekin harremanetan eta giltzurruneko 500.000 dolarreko dirua eskainiko diogu. Nire izena MAXWELL doktorea da BILL ROTH HOSPITALen Neurologoa. Gure Ospitalea giltzurrunetako kirurgian espezializatuta dago eta dagokion emaile batekin giltzurrunak erosi eta transplantatzeaz arduratzen gara. Gara
India, AEB, Malaysia, Singapur kokatuta dago. Japonia

Giltzurruna saltzea edo erostea interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik
gurekin harremanetan jartzeko eta posta elektroniko bidez.
Posta elektronikoa: birothhospital@gmail.com
Zein da aplikazioaren zenbakia: +33751490980

Agurrik onenak
MEDIKU ZUZENDARIA
DR MAXWELL

Unknown said...

Giltzurruna erosi edo giltzurruna saldu nahi duzu? Zure giltzurruna dirua saltzeko aukeraren bila ari zara finantza matxuragatik eta ez dakizu zer egin, orduan jarri gurekin harremanetan eta giltzurruneko 500.000 dolarreko dirua eskainiko diogu. Nire izena MAXWELL doktorea da BILL ROTH HOSPITAL Neurologoa. Gure Ospitalea giltzurrunetako kirurgian espezializatuta dago eta dagokion emaile batekin giltzurrunak erosi eta transplantatzeaz arduratzen gara. Gara
India, AEB, Malaysia, Singapur kokatuta dago. Japonia

Giltzurruna saltzea edo erostea interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik
gurekin harremanetan jartzeko eta posta elektroniko bidez.
Posta elektronikoa: birothhospital@gmail.com
Zein da aplikazioaren zenbakia: +33751490980

Agurrik onenak
MEDIKU ZUZENDARIA
DR MAXWELL

DR GEORGE said...

Giltzurruna erosi nahi duzu edo giltzurruna saldu nahi duzu? Zure giltzurruna diruaren truke saltzeko aukerarik bilatzen ari zaren finantza-matxuraren ondorioz eta ez dakizu zer egin, jarri gurekin harremanetan gaur eta zure giltzurrunerako 400.000 dolarreko diru kopuru ona eskainiko dizugu. DOCTOR GEORGE dut izena eta HIRI OSPITALEAN Nefrologoa naiz. Gure ospitalea giltzurrunetako kirurgian espezializatuta dago eta giltzurrunetako erosketa eta transplantea bizirik dagoen eta dagokion emailearekin ere arduratzen gara.

Indian, Turkian, AEBetan, Malasian, Dubain kokatzen gara
Giltzurruna saltzeko edo erosteko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez.

Posta elektronikoa: cityhospital7557@gmail.com

AGUR ONENAK
ZUZENDARI MEDIKO BAT
DR GEORGE

DR GEORGE said...

Giltzurruna erosi nahi duzu edo giltzurruna saldu nahi duzu? Zure giltzurruna diruaren truke saltzeko aukerarik bilatzen ari zaren finantza-matxuraren ondorioz eta ez dakizu zer egin, jarri gurekin harremanetan gaur eta zure giltzurrunerako 400.000 dolarreko diru kopuru ona eskainiko dizugu. DOCTOR GEORGE dut izena eta HIRI OSPITALEAN Nefrologoa naiz. Gure ospitalea giltzurrunetako kirurgian espezializatuta dago eta giltzurrunetako erosketa eta transplantea bizirik dagoen eta dagokion emailearekin ere arduratzen gara.

Indian, Turkian, AEBetan, Malasian, Dubain kokatzen gara
Giltzurruna saltzeko edo erosteko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez.

Posta elektronikoa: cityhospital7557@gmail.com

AGUR ONENAK
ZUZENDARI MEDIKO BAT
DR GEORGE

Dr. Patricia Marie said...

Giltzurrun bat, gorputzeko organoak erosi nahi dituzu edo zure saldu nahi duzu
giltzurruna edo gorputzeko organoak? Saltzeko aukeraren bila zabiltza
Zure giltzurruna diruaren truke matxura ekonomikoagatik eta ez dakizu zer egin, jar zaitez gurekin harremanetan gaur eta $ 500.000 dolar diru kopuru on bat eskainiko dizugu zure Giltzurrunagatik. Patricia Marie doktorea naiz eta MAX HEALTH CARE-ko Neurologoa naiz Gure Ospitalea Giltzurruneko Kirurgian espezializatuta dago eta giltzurrunen erosketa eta transplanteaz ere arduratzen gara bizirik dagoen eta dagokion emaile batekin. India, AEB, Malaysia, Singapurren kokatuta gaude. Japonia.

Mesedez, esan iezaguzu giltzurruna saltzeko edo erosteko interesa baduzu edo
Organ's mesedez, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta posta elektroniko bidez.

Posta elektronikoa: patriciamariemooremariemoore@gmail.com

Agurrik onena
ZUZENDARITZA MEDIKO NAGUSIA